Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2012 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2024(e)ko martxoaren 26(a), asteartea

23. KORRIKA

 

Primeran pasa genuen asteazkenean Debako kaleetan zehar korrika! Egin klik ondorengo estekan bideoa ikusi ahal izateko. 

Korrikako bideoa




2024(e)ko martxoaren 4(a), astelehena

EGUNEKO ZENTROA

Ostegunean, Eguneko Zentroan izan ginen eta primeran pasatu genuen guztiok elkarrekin abestuz eta dantzatuz. Bikaina izan zen bertakoek egin ziguten harrera.

Mila esker!



ZIENTZIA ASTEA


Hona hemen Zientzia Asteko zenbait ekintzetako argazkiak. Primeran pasa genuen Lorea Bengoetxea medikuaren hitzaldian eta baita gure ikasleen esperimentuen aurkezpenetan ere.