Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2012 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

Mari Domingi eta Olentzero etorri dira eskolara.


Astelehenean Mari Domingi etorri zen eta opilak jan genituen. Abestiak abestu eta poz pozik egon ginen bere bisitarekin.





Ostiralean Olentzero etorri zitzaigun eta motorrak ekarri zizkigun patioan jolasteko. Hasieran urduri egon ginen arren, gero opariak banatu zizkigunean lasaitu ginen. Hauxe poza daukaguna.... Oporrak hartu ditugu eta egun hauetan lo ta lo totolo egingo dugu.









Eskerrik asko datorren urtean etorri berriro !!!!!!