Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2012 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2021(e)ko ekainaren 28(a), astelehena

ARANTZAZUKO PARKETXEA

 Ikasturtea amaitzeko hiru gelak elkarrekin bidaiatzeko aukera izan genuen. Arantzazuko parketxean hiru taldeak banatuta ibilaldia parkean zehar, orientazio jolasa eta Gipuzkoako natur aberastasunen berri jaso genuen. Ikasleak gustura ibili ziren Gipuzkoako bihotzean! 

3. mailako tutore Leire Lizardiren agurra zela eta bere taldea Santa Katalinako begiratokira hurbildu zen azken astean. Hau txoko paregabea!








DEBANATURA

 Azken gaiarekin lotuta gure inguruko bi ekosistema aztertzera atera ginen: Artzabalko padura eta itsasertza (mareartekoa). Egun desberdinetan eta taldeka banatuta Debanaturako begiraleek ekosistema bakoitzaren ezaugarriak erakutsi zizkiguten. Gure inguruko aberastasunekin gozatu genuen!











DONIENE BASERRIA

 Gure inguruko nekazarien lana ezagutzera hurbildu ginen ekaina hasieran Doniene-Berri baserrira.  Alde batetik, baratzeko produktuen lanketa ikusi genuen eta beste aldetik,  negutegia. Ederra benetan hamaiketarako eskaini ziguten sagar zukua! Mirestekoa emakume baserritar hauen lana!









ENDOIA-LASTUR


 Azkenean pandemiak irteerak antolatzeko aukera utzi zigun. Horrela,  maiatzean Endoia auzoan dagoen Beliosoro-Bekoa baserriko abeltzaintza ikustera joan ginen. Bertako mutilek ederki erakutsi ziguten euren baserriko lana. Ondoren, Endoia eta Lastur auzoetan zehar ibili ginen.