Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2012 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2021(e)ko azaroaren 12(a), ostirala

HIRUERREKETATIK GATZ MUSEORA

 

     Debabarrena eskualdean Deba ibaiak duen garrantzia ezagututa, bere ibilbidea eta jaiotza lekua ezagutzeko asmoz Arlaban mendatera abiatu ginen 4. maila osoa, udazken giro ederrarekin. Bertatik, basoan sartu ginen Deba ibaiaren jaiotza ezagutzeko: Hiruerreketa. Lekuaren magikotasunaz txundituta, merezitako hamaiketakoa egin genuen.

    Ibilbidean zehar, Leintz-Gatzagako basoaren ezaugarriak ezagutuz jarraitu genuen, inguruko karobi baten inguruan atseden hartuz, taldeka barruan sartzen ginelarik. Ondoren, Dorleta Santutegiraino jeitsi ginen bertako belardian bazkalduz.

    Azkenik, Leintz-Gatzagara heldu ginen denbora handirik gabe Gatz Museoaren barrunbeak ezagutzeko asmoz, han dauden dorla eta errota bereziak ikusi genituelarik.

    Eguna bete-betean aprobetxatu genuen eta nekeak neke, denok pozik itzuli ginen etxera.