Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2012 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2024(e)ko otsailaren 15(a), osteguna

INAUTERIAK



            

         Urteroko legez ostiralean,  Inauteriak ospatu genituen eskolan. Egunean zehar ekintza ezberdinak burutu ondoren, txokolate beroarekin eman genion amaiera egunari. Ederki pasa genuen eguna, mozorro eta dantza artean!
        
         Gora Inauteriak!

         



2024(e)ko otsailaren 2(a), ostirala

SANTA AGEDA

 

    6. mailako ikasleak Debako nagusien egoitzan izan gara gaur goizean. Harrera bikaina egin digute bertako langile eta erabiltzaileek. Mila esker!