Otsailaren 11rekin batera, Nazioarteko Emakume eta Neskato Zientzialarien eguna ospatu genuen. Goizetik zenbait emakumezko zientzialari ospetsuen berri jaso eta erakusketarako prestatu genituen: Josephine Cochram, Marie Curie, Virginia Apgar, Hedy Lamarr... Arratsaldetik berriz, zientzia arloa hautatutako hainbat ikasle ohiren bisita izan genuen. Neska gazte hauek beraien aukeraketaren xehetasunak azaldu zituzten, etorkizunean zientziak duen garrantziaz jabetzearekin batera.
Gure ikasleek aukera izan zuten beren jakinmina asetzeko. Benetan solasaldi atsegina eta interesgarria izan zen.