Kaixo guztioi eta ongi etorri Luzaro Ikastetxeko 2012 urtean jaiotako ikasleen blogera.

Blog honen asmoa, eskola osatzen dugun kide guztientzako tresna erabilgarri bat izatea da eta bide batez, gaur egun ditugun baliabide teknologikoak eskaintzen dizkiguten abantailei esker, gure lana zuengana hurbiltzea. Blog honen bidez, ikasturtean zehar gure esku dauden baliabide, informazio, argazki, bideoak… zuen eskura jarri nahi ditugu.

2021(e)ko azaroaren 12(a), ostirala

HIRUERREKETATIK GATZ MUSEORA

 

     Debabarrena eskualdean Deba ibaiak duen garrantzia ezagututa, bere ibilbidea eta jaiotza lekua ezagutzeko asmoz Arlaban mendatera abiatu ginen 4. maila osoa, udazken giro ederrarekin. Bertatik, basoan sartu ginen Deba ibaiaren jaiotza ezagutzeko: Hiruerreketa. Lekuaren magikotasunaz txundituta, merezitako hamaiketakoa egin genuen.

    Ibilbidean zehar, Leintz-Gatzagako basoaren ezaugarriak ezagutuz jarraitu genuen, inguruko karobi baten inguruan atseden hartuz, taldeka barruan sartzen ginelarik. Ondoren, Dorleta Santutegiraino jeitsi ginen bertako belardian bazkalduz.

    Azkenik, Leintz-Gatzagara heldu ginen denbora handirik gabe Gatz Museoaren barrunbeak ezagutzeko asmoz, han dauden dorla eta errota bereziak ikusi genituelarik.

    Eguna bete-betean aprobetxatu genuen eta nekeak neke, denok pozik itzuli ginen etxera.

    



2021(e)ko urriaren 14(a), osteguna

TXORIEN ERAZTUNKETA

   Irailaren bukaerarekin batera, 4. mailako kideok aukera paregabea izan genuen Artzabalgo urmaeletan (putzuetan), txorien migrazioari buruzko argibideak jasotzeko. Bertan Aranzadiko adituek txorien eraztunketa nola egiten den erakutsi ziguten. Bertatik bertara bizi ahal izan genuen inguruko hegaztien aberastasuna: zozoa, erreka-txindorra, erregetxoa, txantxangorria, martin arrantzalea...

   Goiz buelta aparta bizi izan genuen, oinez egindako txangoarekin.








2021(e)ko ekainaren 28(a), astelehena

ARANTZAZUKO PARKETXEA

 Ikasturtea amaitzeko hiru gelak elkarrekin bidaiatzeko aukera izan genuen. Arantzazuko parketxean hiru taldeak banatuta ibilaldia parkean zehar, orientazio jolasa eta Gipuzkoako natur aberastasunen berri jaso genuen. Ikasleak gustura ibili ziren Gipuzkoako bihotzean! 

3. mailako tutore Leire Lizardiren agurra zela eta bere taldea Santa Katalinako begiratokira hurbildu zen azken astean. Hau txoko paregabea!








DEBANATURA

 Azken gaiarekin lotuta gure inguruko bi ekosistema aztertzera atera ginen: Artzabalko padura eta itsasertza (mareartekoa). Egun desberdinetan eta taldeka banatuta Debanaturako begiraleek ekosistema bakoitzaren ezaugarriak erakutsi zizkiguten. Gure inguruko aberastasunekin gozatu genuen!











DONIENE BASERRIA

 Gure inguruko nekazarien lana ezagutzera hurbildu ginen ekaina hasieran Doniene-Berri baserrira.  Alde batetik, baratzeko produktuen lanketa ikusi genuen eta beste aldetik,  negutegia. Ederra benetan hamaiketarako eskaini ziguten sagar zukua! Mirestekoa emakume baserritar hauen lana!









ENDOIA-LASTUR


 Azkenean pandemiak irteerak antolatzeko aukera utzi zigun. Horrela,  maiatzean Endoia auzoan dagoen Beliosoro-Bekoa baserriko abeltzaintza ikustera joan ginen. Bertako mutilek ederki erakutsi ziguten euren baserriko lana. Ondoren, Endoia eta Lastur auzoetan zehar ibili ginen.
















2021(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

TALDE BERRIAK


2020-2021 ikasturtearekin batera talde berriak osatu ziren. Itziartarrak Debara jetsi eta hiru gela sortu ziren. Ikaskide berriak eta baita tutoreak ere: 3.A Joseba Escudero, 3. B BegoƱa Anakabe eta 3.C Leire Lizardi.












 


2021(e)ko otsailaren 2(a), asteartea

ITZIARRERA IBILALDIA

 Auzoak landu eta gero, udazkeneko irteera moldatu behar izan genuen pandemia dela eta. Taldeka banatuta, egun desberdinetan oinez gogotsu joan ginen GURE TXOKO KUTTUNAK aztertzera. Egia, Itziar eta Arriola auzoetatik zehar ibililaldi interesgarria egin genuen Joxe Marik bide lagun izanik. Egun ederrak igaro genituen.