Primeran pasa genuen asteazkenean Debako kaleetan zehar korrika! Egin klik ondorengo estekan bideoa ikusi ahal izateko.
Primeran pasa genuen asteazkenean Debako kaleetan zehar korrika! Egin klik ondorengo estekan bideoa ikusi ahal izateko.
Ostegunean, Eguneko Zentroan izan ginen eta primeran pasatu genuen guztiok elkarrekin abestuz eta dantzatuz. Bikaina izan zen bertakoek egin ziguten harrera.
Mila esker!
Hona hemen Zientzia Asteko zenbait ekintzetako argazkiak. Primeran pasa genuen Lorea Bengoetxea medikuaren hitzaldian eta baita gure ikasleen esperimentuen aurkezpenetan ere.
Urteroko legez ostiralean, Inauteriak ospatu genituen eskolan. Egunean zehar ekintza ezberdinak burutu ondoren, txokolate beroarekin eman genion amaiera egunari. Ederki pasa genuen eguna, mozorro eta dantza artean!
Gora Inauteriak!
Otsailaren 11rekin batera, Nazioarteko Emakume eta Neskato Zientzialarien eguna ospatu genuen. Goizetik zenbait emakumezko zientzialari ospetsuen berri jaso eta erakusketarako prestatu genituen: Josephine Cochram, Marie Curie, Virginia Apgar, Hedy Lamarr... Arratsaldetik berriz, zientzia arloa hautatutako hainbat ikasle ohiren bisita izan genuen. Neska gazte hauek beraien aukeraketaren xehetasunak azaldu zituzten, etorkizunean zientziak duen garrantziaz jabetzearekin batera.
Gure ikasleek aukera izan zuten beren jakinmina asetzeko. Benetan solasaldi atsegina eta interesgarria izan zen.