2022(e)ko ekainaren 8(a), asteazkena

LURRASKAN ELKARREKIN

Ekainaren 6an eta 7an Lurraskan izan gara laugarren mailakoak. Lurraska Ingurumen Zentroa Ajangiz (Bizkaia) herrian kokatuta dago, inguru lasai batean. Bertan Oinatzak eta Etxabereak jardueretan asko ikasi eta gozatu dugu. Horretaz aparte, autonomia lantzeaz gain, elkarrekin jolasteko eta dantzatzeko une politak izan ditugu, eguraldi ona lagun. Horrela, zikloari amaiera ezin hobea eman diogu. Zoragarria izan da benetan!